Zendu berri den Inaxio Agirreri buruz, ezker abertzaleko militante eta euskalzale sutsuaren inguruan hitz egin digu Antton Izagirrek, Tolosako alkate ohiak. “Inaxio laguna genuen. Hortik aurrera hainbat proiektutan hartu du parte, eta martxan jartzen zuen guztietan sinesten zuen” aitortu du Izagirrek. Inaxiori egin daitekeen omenaldirik hoberena martxan jarritako proiektuak gauzatzea dela azpimarratu du Tolosako alkate ohiak.