Asteburu hau ere erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenez lepo dator eta horietako bat da iganderako Hernaniko Galarreta pilotalekuan antolatu dutena. Enpresari, artista, kirolari eta norbanako askoren eskuzabaltasunari esker egingo da igandekoa. Guk, festa antolatzen buru-belarri dabilen Joxe Mari Barrenetxea, erremontista ohia eta enpresaria elkarrizketatu dugu.