Leire Etxeberria

Leire Etxeberria (Zestoako alkatea): “Langileek ez ezik, eskualde guztiak sufrituko luke enpresa honen itxiera”

TS Fundicioneseko langileek abiatu duten itxialdiara batu dira herritarrak zein erakundeetako ordezkariak. Tartean Leire Etxeberria Zestoako alkatea. 150 langile kalean geratzea oso gogorra dela aitortu du, herriko familia asko kalean geratuko direlako. Baina azken hilabeteetan eskualdean itxi diren lantegiak ikusita, TS Fundicionesenak muturreko egoerara eramango duela eskualdea salatu du. Langileekin bat, elkartasuna adierazteko mobilizazioa izango da Zestoan bertan 19etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude