M.A.K euskal rap aktibista, gordina, politikoa
Selekta Kolektiboak euskarazko raparekin irekitako bidearen lekukoa hartu zuen M.A.K taldeak eta ordutik asko izan dira Euskal Herrian euskarazko hip hop-aren bidea hartu duten musikariak. Oraindik entzuleen eskura jarri ez duten arren, “Hautsa bizigai” disko berria kaleratu du M.A.K taldeak, gora behera askoren ondoren argia ikusi duenak. Jon Eiherabide abeslariak eman dizkigu xehetasunak.