Zebrabidea

Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Xarlo Etxezaharretak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako udal bozez egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Amaia Agirregabiriari egin diogu, Pasaiako alkatea da bera, eta herri horretan sortu nahi duten emakume migratzaileentzako taldeaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Gero, garapenzalekeriaren kronika berezia izan dugu, Bea bizikletaz egiten ari den bidaia kontatzera batu delako Zebrabidera, eta bide batez, frackingari buruzko kontuak aipatu dizkigu. Amaitzeko, Koop57 kooperatibako Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta demokrazia ekonomikoaren ezaugarriez hitz egin dugu berarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude