Gaztezulok 150. alea
14 urteko ibilbidea duen gazteei zuzendutako aldizkariak bere 150. alea kaleratuko du ostiral honetan eta berrikuntzekin datoz. Besteak beste, diseinuari dagokionean aldaketa batzuk egingo dituzte azalean eta edukiari erreparatuta berriz, “Hire zuloa” atal berria estrenatuko dute, non euskal gazte sortzaile eta biziek euren proiektu, egitasmo eta burutazioen berri eman ahal izango duten. Ospakizun jaia ere antolatu dute apirilaren 12an Donostian. Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariak eman dizkigu xehetasunak.