Kontxi Lopetegi: “Korapilo hau askatu beharra dago, eta denok jarri behar dugu zerbait horretarako”.

“Ez dut gehiegi sinesten, hankak hemen ditut, baina buruan pixka bat noraezean”, esan digu Kontxi Lopetegi euskal iheslari politiko oihak bere sorterrira, Zestoara, itzuli berritan. “Txikitako bizipenak” falta zitzaizkiola esan digu: “Haurrak etortzen zirenean gure zatitxo bat ere etortzen zen, baina… azkenean etorri gara gu ere eta pozik”. Itxaropentsu dagoela azaldu du; bere hitzetan, egoera okerrenean diren errepresaliatuak etxeratzeko urratsak egin behar dituzte Espainiak eta Frantziak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude