Itxialdia amaituta, LOMCEren kontrako borrokan aurrera segitzen du Donostian
Atzoko grebaren harira 150 ikasle inguruk itxialdia burutu dute EHUko Carlos Santamaria liburutegian. Goizean egin duten protesta batekin eman diote amaiera itxialldiari, baina Iker Bakek (Itxialldan parte hartu duen gazteetako bat) azaldu duenez, “itxialdia amaitu da baina, LOMCEren kontrako borrokan aurrera segitzen du Donostian”.