Uztaritzeko, Baionako eta Hendaiako hautagai ezkertiar eta abertzaleekin elkarrizketak

Herriko hateskundeen bigarren itzulia egingo dute igandean ipar Euskal Herrian eta ezkerreko abertzaleek alkatetza berriak eskuratu eta udaletxe askotan ordezkaritza zabala izateko aukera historikoa dute. Guk, hiru adibide oso adierazgarri aipatu ditugu gaurko Kalegorrian saioan; Uztaritzekoa, Baionakoa eta Hendaiakoa. Uztaritzen alkatetza eskura dezakete abertzaleek, Baionan lehendabizikoz bigarren itzulera pasatzea lortu dute ezkerreko abertzaleek eta Hendaian, PSFrekin erdietsitako akordioari esker, Udal Gobernuan presentzia nabarmena izateko aukera paregabea dute. Testuinguru horretan, Mikel Goihenetxe [Uztaritze], Iker Elizalde [Hendaia] eta Jean-Claude Idiart [Baiona] hautagai abertzaleak elkarrizketatu ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude