Mundurama

Aurtengo lehenengo saio honetan lau gai jorratuko ditugu. Hasteko, Ukraina aldera begira jarriko gara. Bertatik itzuli berria da Alberto Pradila, Gara egunkariaren Madrilko korrespontsala. Bertan ikusitakoa kontatuko digu.
Ondoren, Sahara aldera begira jarriko gara. Azken aldian asko gogortu da gobernu marokoarraren errepresioa, Nazio Batuek Sahararako duten misioa berritzeko garaiarekin batera. Gaiaz hitz egingo digu Ahmed Ettanji, giza eskubideen aldeko aktibista sahararrak.
Hirugarren elkarrizketa Txinari buruzkoa izango da. Zigor Aldamak Chinaleaks izenez ezagutu den filtrazioaren nondik norakoak azalduko dizkigu, eta baita herritar arrunten egunerokotasunean honelako albisteek duten eragina ere.
Amaitzeko Genevan egiten ari diren Siriarako bake konferentzia izango dugu hizketagai Txente Rekondo, nazioarteko analistarekin. Bakerako dauden benetako aukerak, eta alde bakoitzaren atzean dauden interes geopolitikoak argitzen saiatuko gara berekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude