Ane Miren Piñeiro “6 hilabeterako bada ere, etxe berriko giltzak hartzea izugarrizko urratsa da sutean dena galdu eta gero normaltasuna lortzeko”

Bihar beteko da hilabete bat  trintxerpeko sutetik. Sugarretan zeuden eraikinen irudiek Euskal Herriari eman zioten itzulia. Berehalakoa izan zen Udaletxearen, Aldundiaren eta Jaurlaritzaren erantzuna .Atzo jaso zituzten  familiek etxe berriko giltzak, 6 hilabeteko epea daukate. Ane Miren Piñeiro Trintxerpeko kaltetuen elkarteko bozeramaile da eta harekin izan gara solastean. Intituzioetatik jasotako laguntzarekin oso eskertuak daudela aitortu digu, baina aitortu digu ere, nekez ahantziko dutela Trintxerpe herriak emandako babesa. Nekez izango dutela aukera jasotako guztia bueltatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude