Hirigintzak ba al du eragina hizkuntza komunitate batean?

Galdera horri erantzun asmoz antolatu dituzte “Lurraldea eta hizkuntza” jardunaldiak Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, UEUk eta Kontseiluak elkarlanean antolaturiko jardunaldi hauek bihar hasiko dira Gipuzkoako hiriburuan eta gaur, jardunaldi hauek antolatzeaz arduratu den Unai Fernandez de Betoñorekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan. Adibideak eta arrazoiak uztartuz, argi utzi digu hirigintzak eragin zuzena duela hizkuntza komunitateetan eta gure kasuan, euskal hiztunongan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude