Sarrera: Euskadiren estatus politiko berriaz eztabaidatzeko lan-taldea sortzeko eskaria erregistratu du EAJk Gasteizko Legebiltzarrean. Akordio zabala lortu nahi dutela azpimarratu du Andoni Ortuzarrek. Laura Mintegi Gasteizko legebiltzarrean EH Bilduko bozeramailearen esanetan Euskal Herriak erabakiak hartzeko duen ahalmena gauzagarria izan behar da. Mintegik ez daki EAJ prest ote dagoen herritarren hitzari heltzeko. Koalizio abertzalearentzat funtsezkoa da zehaztea estatus berriaz nork erabakitzen duen, zer erabaki dezakeen eta zertarako.