Igeldo herri bihurtuko dela jakin dugun egunean, Bizkaira begira jarri gara. Usansolo Galdakaoko auzoa da, baina bertako bizilagunek urte luzeak daramatzate herri izan nahi dutela aldarrikatuz. ZiortzaBolibar-ek, berriz, 2004. urtean utzi zion Markinako auzo izateari eta herri bihurtu zen. Euskal Herrian sortutako azken herria dugu Ziortza-Bolibar. Bada, Monika Mena Usansolo Herria plataformako kidea eta Rakel Gandiaga Ziortza-Bolibarko herritarra gurean izan dira.