Ainhoa Intxaurrandieta: Erraustegiaren aroa amaitu da eta azpiegitura berriei begira jarri behar dugu orain

Erraustegia atzean uzteko pausoa emana dute Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak eta obra egitekoa zuten enpresek, errraustegia ez eraikiteko akordioa lortuta. Argitu da plantaren etorkizuna eta orain hondakinen kudeaketari eta azpiegitura berriei begira jarriak daude. Erraustegia geratzeko arrazoiak eta motibazioak herritarrei azaltzeko ekitaldi sorta antolatu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak datozen asteetarako Gipuzkoako udalerri nagusienetan. “Erraustegia, Kedarretatik argira” ekitaldia Donostian aurkeztu zuten joan den astean, gaur Villabonako Gurea zineman izango da 19:30ean eta datozen egunetan Zarautz, OƱati, Errenteria, Lasarte, Usurbil, Deba, Azpeitia eta Beasain zeharkatuko ditu. Bertan hitzaldia eskainiko du Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioko lehendakariak. Berarekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude