Ausart ez, libre sentitzea, horixe aldarrikatuko du gaur Euskal
Herriko mugimendu feministak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako nazioarteko egunean egingo diren mobilizazioetan. Indarkeria sexista tratu txarretatik haratago doala ohartarazi eta Autodefentsa Feministarako deia egin digute zenbait ordezkari feministek.