Obabako testiguak 16. irratsaioa

“Xabier Gantzarain, Anjel Lertxundi eta Lorea Agirre “Pre(nt)sa(z)ko literatura”-ri buruz hizketan aritu ziren orain astebete, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean antolatzen dituzten literatura topaketen baitan. Hirurak elkarrizketatu genituen, eta haiek esandakoekin osatu dugu irratsaioaren zatirik handiena. Uztartu litezke presa eta literatura? Presa beti al da kalterako literaturari dagokionean? Ze trikimailu erabiltyzen dituzte zutabegileek? Non daude kazetaritzaren eta literaturaren arteko mugak? Galdera horiek eta gehiago erantzuten saiatu dira hiru hizlariak. Kontu gehiago ere izan ditugu gurean: Jon Iraolak Donald Ray Pollocken The Devil All The Time liburuaren kritika egin digu, Jon Urzelaik Egun ederra da gaurkoa puntukako ipuinari errematea eman dio, eta saioaren hondarrean, ohi moduan, Itu bandako kideak izan ditugu gurean.

Presarik ez baduzue geldi zaitezte gurean, eta presaka bazabiltzate ere bai. Gaur ez duzue aitzakiarik. On egin!”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude