Udazkenfest jaialdiaren debekuari erantzuna

Gasteizko Udalak sakabanaketaren kontrako jaialdi solidarioa debekatu duela salatzeko manifestazioa deitu dute etzirako Gasteizen. Jaialdia debekatzea erabaki politikoa izan dela eta “tamainako erantzuna” ematera gonbidatu dituzte herritarrak. Horretarako, ostegun honetan, manifestibala antolatu dute Gasteizen, 19:30ean, Bilbo Plazatik abiatuta. Ondoren kontzertuak izango dira Gasteizko gaztetxean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude