Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur berdintsu. Hodei gehiago eta euri zipriztin batzuk tarteka. Haizea hego-sartaldetik, bizi samar goiz partean eta bareago arratsaldean. Tenperatura berdintsu edo apur bat beherago, baina nahiko epel. Euri tantak ugariago barnealdean. Hodeiak saretuago iluntze aldera euri arriskua handituz. Borraska ekialderantz aldenduko da eta ganora gutxiko antizikloia geratuko da.
Bihar hodei batzuk goiz partean eta erabat garbi arratsaldean. Haizeak hegotik joko du, baina oso leun, eta tenperaturak zertxobait irabaziko du. Euri arriskurik ez eta eguzkiaren presentzia. Eguraldi ederra eta giro atsegina, beraz, egunaren ordurik gehienetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude