Floren Aoiz: “Epaiketa hau Euskal Herrira bidali nahi duten beldur mezua da”

Irratiko kolaboratzailea den Floren Aoiz, gaur bertan Madrilen abiatu den 35/02 makro-epaiketako auziperatua da eta Audientzia Nazionalera sartu auurretik, prozesu honi buruz hausnartzeko eskatu diogu. Aoizek salatu duenez, “epaiketa hau Euskal Herrira bidali nahi duten beldur mezua da” eta euskal herritarren kontrako “mehatxu” gisa deskribatu du. Edozein kasutan, Floren Aoizek nabarmendu duenez “Estatuak ematen digun errepresio kolpe bakoitza, gure bidean aurrera segitzeko erregaia izango da”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude