“LOMCE Legea heriotz kolpe bat da”

Alderdi Popularrak Wert Ministroaren Hezkuntza Erreforma [LOMCE] onartuko du bihar, Madrileko Kongresuan, eta horren atarian lege honi ezetz esan eta “Euskal Herriarentzat hezkuntza eredu propio bat aldarrikatzeko” larunbat honetarako Bilbon manifestazioa deitu duten eragileekin hitz egin dugu gaurko saioan. Zehazki, Sortzen-Ikasbatuz elkarteko Aiora Epelde, Ikasle Abertzaleak taldeko Ikoitz Arrese eta ELA sindikatuko Xabier Irastorza izan dira goizean gurean. Hiruek Madrildik inposaturiko hezkuntza erreformak suposatzen duen erasoa salatu dute eta “dagoeneko larri zaurituta dagoen euskal hezkuntza sistemarentzat” LOMCE legea “heriotz kolpe bat” dela ohartarazi dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude