Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur ekaitzetarako joera nabarmenduko da, egun osoan eta leku guztietan, baina batez ere arratsaldean eta Nafarroa eta Gipuzkoan garatuko dira. Erauntsi mardulak ere izan litezke. Haize nahasiak hego ukitua goizean eta mendebaldetik gerora, baina leun. Tenperatura behera abiatuko da, baina epel puntu goxoari eutsiko dio. Borraska ihesi eta antizikloia kokatu nahian.
Bihar borraska urrunduta antizikloia finkatuko da Penintsulan eta ipar haizea bidaliko digu bolada batean. Goizean zaparrada batzuk garatuko dira kostaldean, baina ateri egongo da egunean zehar. Tenperatura dezente jaitsiko da. Barnealdean oskarbi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude