Herrirako operazioan atxilotua izan ostean, libre geratu berri den Eneko Ibarguren azpeitiarrarekin solasteko aukera izan dugu. Ongi daudela esan digu, tratua egokia izan dela eta ziegetan bazutela bat bestearen berri. Oraindik beste lau geratzen dira deklaratzeko.