Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur azkar batean hartuko du hobetzeko joera. Egunsentiko behe lainoak segituan xurgatuko ditu eguzkiak eta goizeko freskura ere azkar konponduko du, hego ekialdeko haize geldiak lagunduta. Gerora, garbi eta tenperatura dezente igoko da, nahiz eta arratsaldeko ipar brisak kostaldea goxo edukiko duen. Nafarroa hegoaldean ekaitz batzuk gara litezke iluntze aldera.
Bihar haizea geldi eta zerua garbi, goizeko freskura eta behe lainoak desegin ostean. Haize geldia goizean hego ukituaz eta arratsaldean itsas brisa. Kostaldean giro goxoa bero sanoarekin eta bero handi samarra Nafarroa aldean. Ekaitzak leher litezke hor iluntzean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude