San Mamesen jaso genuen babesa ez dut titulu batengatik aldatzen Iraia Iturregi Athletikeko jokalaria

Egun gazi-gozoa izan zen atzokoa. Bigarren urtez eskapatu zaie Athletikeko neskei liga titulua, berriro ere, Bartzelonak hartu die aurre. Denboraldi bikaina egin dute aurten ere Juan Luis Fuenteses neskek, baina ametsa betetzea ez da posible izan. 29 astez mantendu dira ligan lehendabizikoak, eta azken momentuan uxatu da ametsa. Iraia Iturregi atzelariarekin hitz egin dugu gaur gurean, atzokoa pena bat izan zela eta momentu oso gogorrak bizi zituztela aitortu digu, hala izango direlak datorren egunak ere. Hala ere, Katedralean bizitutakoa izugarria izan zela ere nabarmendu du, 30.000 zale bildu ziren partida ikusteko. Animo mezu aunitz jaso dituztela, eta kaletik zoriontzeko eta animoak emateko ere geratu dutela esan digu hunkituta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude