Lander Arbelaitz Telebista publikoa dela kontutan hartuta, egunotan EITBn egin dutena sinestezina da

Aurreko ostiralean Ertzaintzaren partetik erasoa pairatu zuen Argia-ko kazetariarekin
hitz egin dugu gaurko Kale Gorrian saioan. Lander Arbelaitzek nabarmendu duenez
“kazetaria nintzela argi utzi nuen arren, poliziak erasotu egin zidan”. Askegunearen
inguruan, oro har, eta bereziki berak pairatu zuen erasoaren inguruan, EITBk izan
duen jarrera kritika du Lander Arbelaitzek eta esan du “telebista kate publikoa dela
kontutan hartuta” egunotan EITBn egin dutena “sinestezina” dela. Segurtasun Sailari
ere zuzendu zatzaio eta “autokritika” eskatu dio. Bukatzeko, egunotan jaso dituen
elkartasun mezu guztiak eskertu nahi izan ditu Arbelaitzek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude