Paul Bilbao [Kontseilua]: “EAJk eta PPk haurreskoletan harturiko erabakiak haurren hizkuntz eskubideak urratzen ditu”

Paul Bilbao, Kontseiluko zuzendaria Info7 Irratiko Urruñako estudioetan izan da gaur 2012ko hizkuntza-politiken urtekaria azaltzen. Horrekin batera, EAJk, PPk eta UPyDk Euskal Autonomi Ekidegoko haurreskoletan gaztelania indartzeko harturiko erabakiaz ere mintzatu da Kontseiluko zuzendaria. Paul Bilbaoren hitzetan, “EAJk eta PPk haurreskoletan harturiko erabakiak haurren hizkuntz eskubideak urratzen ditu” eta gaineratu du, akordio honen ondorioz gaztelaniak indar handiagoa izango duela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako haurreskoletan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude