Xiberoko asko gorenetik, Lapurdiko itsas bazterreraino iritsi da oihartzuna. Honek gauza bakarra dio, ozen eta argi, behin eta berriz errepikatuz: “Gazte orain dun/k tenorea!”. Iparraldeko gazte ezkertiar eta abertzaleok bota duten oihuan du jatorria. Iparraldeko Gazte Dinamika berria abian da eta lehen aldiz antolatu dute Ipar Euskal Herrian Gazte Eguna, larunbat honetan izanen da Ezpeletan. Koldo Etxegarai antolatzaile taldeko kidearekin hitz egin dugu gaur.