Aurore Martin Batasuneko kidearen aurkako euroaginduak mugarri bat izango dela erakutsi du asteburuan Miarritzeko Irati gelan bildu diren eragileek. Martini erakutsitako sostengua eta euroaginduak jasotako gaitzespena ez zen euskal herritarren presentziara mugatu.
Frantziako hainbat eragileren ahotsak ozen entzun ziren Irati aretoan. Ekitaldi politikoan parte hartu zuten askok.