Azkenaldi honetan botagurea izaten dugu maiz, gonbitoka aritzeko gogoa, edo botua ematekoa. Beste hitzetan esanda, goragalea izaten dugu sarri, goitika egiteko gogoa, edo gora egitekoa. Koldo Izagirreren Autopsiarako froga liburutik hiru pasarte lapurtu, eta politikariak linguistarena egiten entzun ditugu. Goragalea lasaitzeko, hala ere, dantzan jarri gara Rodrigo y Gabriela mexikarren musikarekin.