Euskal sortzaile talde batek eskaera zehatza egingo die gaur alderdiei, hauteskunde kanpainaren testuinguruan. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian euskal kulturgintzako hainbat ordezkarik prentsaurrekoa eskainiko dute eta alderdi politikoei zuzenduz, mezu argi bat plazaratuko dute : “Politika egiteko kultura berria aldarrikatzen den sasoiotan, kultura politika berriak eskatzera gatoz, Euskal Herriak ez baitu gaurdaino ezagutu bere kultura jaso, gorde, maitatu eta transmisioaren bitartez biziraupena bermatzeko ganorazko ahaleginik erakunde
publiko edota alderdi politikoengandik”. Gaurko agerraldiari buruz, Gotzon Barandiaran idazlearekin hitz egin dugu.