31 urteren ostean atzean utzi du espetxea Jose Mari
Sagardui “Gatzak”. Etxerako bidean, Zornotzarako
bidean da dagoeneko. Goizeko 09:00ean atera da Jaengo
espetxetik eta zain zituen Euskal Herritik joandako
senide eta lagunak. Goiztiri bere alaba izan da preso ohia
besarkatzen lehena. Irteeraren kontaketa egin digu Jaengo
espetxe kanpotik bertatik Mattin Troitiño Etxerateko
ordezkariak. Guardia Zibilak hainbat lagun identifikatu
ditu. Han izan dira baita ere AVTko hainbat lagun bandera
espainiarrak eskuan eta preso politikoen aurkako oihuak
ahoan. Ez dute ordea, Gatzaren irteera oztopatu eta esan
bezala, etxerako bidean da senide eta lagunak alboan
dituela.