Sezen Aksu, Ljiliana Butler eta Amira. Hiru emakume Europa ekialdera eta Asiara begira

Hiru emakume Europa ekialdera eta Asiara begira ezagutu dira Hegoaldeko Ostatua saioan. Hil berri den Ljiliana Butler kantari Bosniarra homenalditxo xumea egin zaio “Frozen Roses” bere azken lana berreskuratuz. Horretaz gain eta Bosniako sevdah musikak baduela jarraitzailerik agerian geratu da Amira Sarajebotarrak Merima Ključo soinujolearen laguntza bakarraz kaleratutako Zumra lana estreinatuz. Azkenik Sezen Aksu kantari turkiar arrakastatsuenetako baten azken lana ere estreinatu da Yürüyorum Düş Bahçeleri’nde… bertatik adibide parea entzunez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude