1991ean Frankie Kennedy, Belfasteko txirula joleak eta Mairéad Ní Mhaonaigh Gweedorwko kantariak Altan izeneko diskoa kaleratu zuten. Hortik sortutako taldeak diskoaren izen hartu eta Irlandako herri musikaren talderik estimatuenetakoa bilakatu da. Gaelikoz kantatzea eta herri musikaren ikuspegi liriko eta akustikoak ikurtza hartuta mundu osoan barreiatu dute eta Zeltiar musikak 90ko hamarkadan izandako loraldiaren (Capercaille, Shogleniffty, Four Men An a Dog….) izenik aipatuenetakoa bilakatu dira. Haien musika entzunez ospatu dira taldearen 25. urte Hegoaldeko Ostatuan.