Gaur gaueko 22:00tan, Hegoaldeko Ostatuan, nahiz eta kontrajarria dirudien, bi esparru horiek jorratuko dira 152. saioan. Mas Achilifunk eta Back To Peru bildumen bigarren aleak erabili ditu Andoni Tolosak horretarako. Lehenak Kataluniako rumba berritzailearen izen batzuk gogoratzeko parada emango du, elektronika eta rumba dantzagarriez betetako kantu sorta baten bidez. Besteak Peruko 70ko rock eta psikodeliaren ezagutza egiteko aukera emango du.