Bost urteko ibilbidea egin eta gero, urrats berriak egiteko premiak xaxatu ditu Literatura Eskolako kideak eta euskarazko literaturaren asteburua antolatzea erabaki dute. Bihar hasiko da eta igandera bitarte errezitaldiak, eztabaidak, hitzaldiak eta, batez ere, hartu eman asko izango da bertan.