Euskal argazki bat izendatu dute Wikipediako 2008ko irudi onena

Argazkia “Horses on Bianditz mountain” edo “Zaldiak Bianditzeko mendian” deitzen da eta berez, Errenteriako Mikel Ortegarena da. Berak atera zuen argazkia eta gero, ohikoan egiten duen bezala, interneteko Filkcr-en zintzilikatu zuen Creative Commons lizentziarekin. Argazki hori deskargatu, moldatu eta txapelketara aurkeztu duena ordea, Alemaniko argazkilari bat izan da, Richard Bratz argazkilaria. Wikipediako urteko argazkiaren aukeraketa ez da ekimen masiboa baina euskarazko Wikipediarentzat, behintzat, garaipen txiki polit bat da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude