Frantziako Gobernuak telebista publikotik iragarkiak kentzeko erreforma onartu ostean France 3 Euskal Herri albistegia kendu egin du kate publikoko zuzendaritzak, 20:00ak aurretik publizitate gehiago sartu ahal izateko. Telebista publikoaren kalterako eta pribatuen onerako ari direla salatu dute France 3-ko euskal kazetariek. Allende Boutin kazetari lapurtarrarekin aztertu dugu egoera.