Hamar urte hauetan Euskararen Gizarte eragileen Kontseiluak egindako lanaz aritu gara bertako Zigor Etxeburuarekin, larunbateko BEC-eko ekitaldiaren atarian. Euskararen egoeraz eta instituzioek izan duten eta izan beharko luketen konpromisoaren inguruan oso kritiko agertu da Kalegorrian Kontseiluko kidea, hizkuntza ereduen erreformaren kasuan Eusko Jaurlaritzak “behar adinako ausardiarik” ez duela izan adierazi du.