Indusal enpresan ematen den emakumeen diskriminazioa bultzatzen du Lakuak

Arrigorriagako Indusal enpresako langileak greba mugagabean daude hilaren 14tik, emakumeek garbiketa enpresa honetan bizi duten diskriminazioa salatzeko. Gaur goizean egin duten mobilizazioan ertzaintza oldartu zaie langileei eta identifikatu dituzten hiru pertsonek bihar Bilboko epaitegian deklaratu beharko dute. Horrezgainera, auzi honi buruzko mozioa eztabaidatuko da Arrigorriagako udaletxean eta larunbaterako 7etan manifestazioa deitu dute herri honetan. LABeko Alex Azpiazuk eman dizkigu azalpenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude