Errealitate hori jarri digu mahai gainean Jone Artola Etxerateko ordezkariak. 28 urte espetxean daramatzan Jose Mari Sagardui “Gatzaren” egoera salatzeaz gainera, zigorra beteta duten presoen eta gaixotasun larria pairatzen dutenen askatasuna aldarrikatu dute Bilbon, PSOEren egoitza aurrean egin duten elkarretaratzean. Lakuako gobernuak senideekiko duen jarrera ere kritikatu du Etxerateko ordezkariak.