Bergara eta Azpeitia bitartean egingo duten ibilbidean lekuan lekuko herritarrak protagonista ikasgai sozial, politiko eta geologikoak jaso ahal izango dituzte “ikasleek” klaseetatik kanpo. Ikasle Abertzaleek -dio Gorka Zozaiak- ereduak zalantzan jarri eta errealitatea baldintzatzeaz gain, eskola ibiltariarekin ekimen eraikitzaileak antolatzeko gai direla erakusten dute. Aurtengo eskola ibiltarian 50 lagunen bueltan izango direla aurre ikusi dute.