Urtero, uztailaren 1ean, SMICa edo oinarrizko soldata igotzen dute Estatu frantsesean eta beraz, Ipar Euskal Herrian. Aurten igoera hori soilik %0,9koa izan da eta sindikatuek diote igoera horrek biziaren garestitzeari aurre egiteko ez duela balio. Guk LAB sindikatuko Lontzi Amadorekin hitz egin dugu. Berak adierazi digu, besteak beste, SMICekin bizi den pertsona batek ezin duela alokairu batean sartu Ipar Euskal Herrian.