Bere aurkako frogarik gabe zitatu du Garzonek Ino Galparsoro

Madrilgo auzitegi nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Ino Galparsoro, Arrasateko alkatea, espetxera bidali aurretik, bere zitazioa inolako frogetan oinarritu gabe egin dela adierazi digu IƱigo Iruin abokatuak. Goizeko 10:00etan zuen hitzordua alkate independentistak eta ordu horretan Galparsororen izena, ez eta inolako ekintzarik ere, ez zela ANVren aurkako sumarioan ageri azaldu du defentsa abokatuak. Goizeko 11:10etan auzitegi nazionalera iritsi den txosten polizialaren ondoren etorri direla frogak gaineratu du Iruinek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude