Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak antolatutako Jardunaldien ostean, Belen Baztarrikak jardunaldiek zeinen gustura utzi dituen azaldu digu. Ikasleak eraman dituzte lehenengo aldiz esperientziak azaltzera eta protagonista bilakatu dituzte. Irakaskuntza osoan konpetentzietan oinarritutako irakaskuntza zer den azaldu digu. Esaterako: nola gara edo lan dezake matematikako irakasleak elkarrekin bizitzen ikastea?