Juan Jose Ibarretxek bultzatutako herri galdeketaren inguruan hainbat komunikabidek zabaldu duten informazioa gezurtatu digu Nekane Erauskin, Gasteizko legebiltzarreko ezker abertzaleko ordezkariak. Informazio horien arabera, ezker abertzaleak Ibarretxeren herri galdeketari ezezkoa ematea aurreikusten du Gasteizko lehendakaritzak eta horrela, ezezkoa jasota, hauteskundeak aurreratuko lituzkete. Erauskinek halere, hutsune asko ikusten dizkio Ibarretxeren ekimenari eta argi du, Euskal Herria subjetutzat hartuko duen akordio baten ondotik etorri behar duela herri galdeketak.