Kontuan harturik gaur Eskoriatzan jende andana bildu dela AHTren aurka eta desjabetzeen akten altxatzea arguiatuz, tramitea normaltasunez egiteko baldintzarik ez zegoela azaldu digu bertako alkate Pedro Lasagabasterrek, eta horregatik geratu dela bertan behera. Edozein kasutan, eztabaidak ez lukeela lurren okupazioaren inguruan joan behar uste du Eskoriatzako alkateak, baizik eta, makroproiektu honek benetan merezi ote duen ala ez. Ildo horretan, eztabaida sakona eta nazio mailako kontsulta baten beharra nabarmendu ditu.