Urtarrilaren 17an, Ainharbeko Kako baserrian egindako elkarreteratzean izan ziren sei lagun epaituko dituzte Baionako auzitegian. Kako baserrian lanean ari diren bi gazteen alde egitera elkartu ziren. Taldean egindako gortizkeria leporatu diete. Lege ez onartzen, altxatzen jakin behar dela uste du Panpi Santa Mariek. Oraindik badela kontzientzia, erresistentzia kultura badela jakitea pozgarria da ELB ko kidearen iritzian.